III. Ibilgailuen kontzentrazio solidarioa antolatu du larunbaterako Elkartasun Motorrak elkarteak. Egun osoko egitarau biribila, 130 ibilgailuren erakusketa eta helburu zehatza, elkartasuna.
Elkartasunaren Motorren festa egingo dute larunbatean.
III. Ibilgailuen kontzentrazio solidarioa antolatu du larunbaterako Elkartasun Motorrak elkarteak. Egun osoko egitarau biribila, 130 ibilgailuren erakusketa eta helburu zehatza, elkartasuna: bildutako diru guztia Juneren Hegoak Elkarteari emango diote. Gaur aurkeztu dute iniziatiba Elkartasun Motorrak elkarteko kideek eta Jon Collar Kultura zinegotziak. 10:00 trikitiaren doinuak zabalduko du motorraren jaialdia, eta 23:00ak arte, musika, haurrentzako tailerrak, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak eta Dj-a ere ezi dira faltako.
Protagonistak, berriz, auto klasikoak, quadak, motoak… izango dira. Ikusteko aukera izango dute erdialdeko kaleetara bertaratzen direnek, baina baita probatzekoa ere, izan ere, txikienentzat egun osoan zehar quad ibilaldiak antolatu dituzte.
Collarrek egunaren izaera solidarioa nabarmendu du eta eskerrak eman dizkio elkarteari egiten duen lanarengatik. Foru plaza izango dela jaialdiaren “epizentroa” nabarmendu dute Elkartasunaren Motorrak elkarteko kideek, eta Herriko plaza berriz, auto klasikoek hartuko dute, eta motoek Niessen merkatalguneko plaza. Azken horretan gainera mini motoen erakustaldia izango da. Eguna egi bihurtzeko sei hilabete eman dituzte gogor lanean, baina merezi duen zalantzarik ez dute, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Egitaraua
- 10:00-11:00: Trikiti doinuak herriko ersialdeko kaleetan barrena.
- 11:00-12:00: Zumba Eureka Foru plazan.
- 12:00-13:00: Batukada Zo-Zongo! Foru plazan.
- 13:00-14:00: Rockalean.
- 16:00-17:00: Aurpegia margotzeko tailerra eta jolasak Juneren Hegoak elkartearen eskutik, Foru plazan.
- 17:00-18:00
- 18:00: DTM Team erakusketa, Foru plazan.
- 18:30-19:00: Zozketa
- 19:00-20:00: Toxic Street Dance, Foru plazan.
- 21:00: Amaiera DJ Bussyren eskutik Remenber saioarekin.
- Egun osoan zehar ibilgailuen erakusketa.