Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Agintaldiaren erdira helduta, hausnarketa egingo du Errenteria Irabaziz-ek

Hitzaldia eta erakusketa antolatu ditu Errenteria Irabazizek bi urteko agintaldiaren gaineko hausnarketa egiteko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/06/14
Errenteria Irabaziz alderdiak gaur egindako agerraldia.

Errenteria Irabaziz alderdiak gaur egindako agerraldia.

Bi urte direla aldaketarako hautagai zerrendak udaletara heldu zirela-eta, agerraldia egin du gaur Errenteria Irabazizek: “Agintaldiaren erdira helduta, hausnarketa egiteko unea iritsi da, zein aldaketa egin diren aztertu, zein zailtasun topatu ditugun, eta egiteko duguna ere mahai gainean jartzeko”. Horretarako erakusketa eta hitzaldia antolatu dituztela esan du Nagore Basurtok. Hitzaldia ostiralean izango da Xenpelar Etxean 19:00etan. Hitzaldi horretan, Edurne Egino  (Izquierda-Ezkerra) Gizarte Zerbitzuetako Iruñeako Udaleko zinegotziak, Pablo Hijarrek (Zaragoza en Comun) Etxebizitza eta Kirol zinegotzia Zaragozako Udalean, Yolanda Diazek (Mareako diputatua), Jon Collarrek (Errenteria Irabaziz) Kultura zinegotziak eta Julen Mendoza (EH Bildu) Errenteriako alkateak hartuko dute parte. ” Hitzaldian bi urte hauetan izandako lorpenak; aldaketa espektatibak; EAJk, PSE-EEk eta PPk gobernatzen dituzten udalekin dauden aldeak; mugimendu sozialen eragina, eta egiteko ditugun lanak jarriko ditugu mahai gainean”, esan du Basurtok. Erakusketa berriz bihar bertan egingo dute udaletxeko arkupeetan 18:00etan hasita. Bertan Bi urteetako ibilbidea erakutsiko du Errenteria Irabazizek argazki, agiri, eta prentsan argitaratutako albisteak bilduko dituzte. Jose Cruz Legorburuk Errenteria Irabazizena proiektu “zintzo eta inklusiboa” dela esan du, eta duela bi urte udalera iritsi zirenean herritarren bizimodua hobetzea zutela helburu, “duintasunak berreskuratzea”. Gogora ekarri du 2015eko Udal Hauteskundeetan 3.518 errenteriarren babesa jaso zutela, “eta bereziki haien konfiantza herri hobeago bat egiteko”. Bi urteko agintaldian, EH Bildurekin batera Gobernu taldean da Errenteria Irabaziz, udala gardenagoa, hurbilagoa eta erabilgarriagoa egiteko lanean aritu direla erantsi du, “lan handiarekin, umiltasunarekin eta konstantziarekin. Errenteriako Udala egunetik egunera administrazio eredu arinagoa, eraginkorragoa eta herritarrengandik hurbilagoa egiten ari gara”. Pertsonak oinarri direla alderdiarentzat ere esan du, eta horren harira, gizarte zerbitzuetan oinarrizko prestazioak behar dituzten guztiengana heltzea duela helburu alderdiak esan du Legorburuk. Horrekin batera, hondakinen sorrera gutxitzen duen Ingurumen politika,  kontsumo energetiko iraunkorra, eta kultura erreferentzia egitearen alde lan egiten dutela, “eredu sozio ekonomiko berri baten alde. Bi urteko agintaldia dagoela aurretik esan du amaitzeko Legorburuk: “Gure apustua  udala herritarren eta herriaren zerbitzua jartzen jarraitzea da, eta eraikitzea geureagoa den Errenteria bat”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.