Sexu erasoen kontrako aldarria ozen zabaldu zen atzo Lezoko plazan. Mendekosteetan izandako jarrera sexisten kontra bildu ziren.
Jendetsua izan zen atzoko elkarretaratzea.
Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Lezoko plazan, Lezoko Sorginek deituta. Mendekoste jaietan izandako
jarrera sexisten kontrako bilkura izan zen, eta bertan izan ziren herriko elkarteetako kideak, udal ordezkariak, nahiz herritar ugari. Mezu garbia helarazi zuten: ez Lezon, ez inon, jarrera sexistarik eta emakumeen kontrako erasorik ez dute onartuko.
Gazte eta heldu, emakume eta gizon. Denen ahotan mezu bateratua zabaldu zuten lau haizetara. Eta eraso bakoitzari erantzuna emango zaiola ziur dute, hala erakutsi zuten atzoko elkarretaratzean.
Gazte askok bat egin zuten elkarretaratzearekin.
Erasoen kontrako irakurketa egin zuten.