Beti Onako benjaminak txapeldun izan ziren Lasarte-Oriako Jose Martija txapelketan. Penaltietara erabaki zen lehia, errenteriarren alde.
Beti Onako benjaminak, garaipena ospatzen.
Beti Ona Kirol Elkarteko Benjamin Mailako kideek, Lasarte-Oriako II. Jose Martija futbol txapelketa irabazi zuten asteburuan. Txapelketa horretan bederatzi futbol taldek parte hartu zuten, eta horien artean, errenteriarrak nagusi.
Ez nolanahi, gainera. Finalera iritsi, eta Antiguoko talde boteretsua izan zuten aurrean 2008an jaiotako jokalariek. Partidaren arauzko denbora 1-1 emaitzarekin bukatu, eta penaltietan erabaki zen finala. Bertan, odol hotzekoak izaki, Beti Onakoak garaile. Txikiak izanagatik, garaipen handia haiena.