Claudia Behobide Hondarribiarra eta Alberto Chacon errenteriarra (Gaztañoko bizilaguna da Chacon) izan dira azkarrenak Gaztañoko Krosean.
58 lasterkarik hartu dute parte Gaztañoko Krosean, 44 gizon eta 14 emakume.
Claudia Behobide hondarribiarra eta Alberto Chacon errenteriarra (Gaztañoko bizilaguna da Chacon) izan dira azkarrenak Gaztañoko Krosean. Ibilbidea betikoa izan da ia. Aldaketa batzuk egin behar izan dituzte antolatzaileek, Arramendi aldean egiten ari diren lanengatik. 6,5 kilometroko ibilbidea egin dute parte hartzaileek eta beroarekin batera, lasterkarien eta haiek animatzera hurbildu direnen arteko giro ona izan da nagusi. Chaconek 23 minutu eta 45 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko eta 26 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Egoitz Iztueta ordiziarrari. Hirugarren, Errenteria-Oreretako Jon Elkano sailkatu da.
Behobidek, berriz, 27 minutu eta 10 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta 3 minutu pasata heldu da helmugara bigarren emakumea, Ursi Walliser errenteriarra. Hirugarren sailkatua Arantxa Atxukarro berastegiarra izan da. Behobidek iaz ere irabazi zuen Gaztañoko Krosean. Sailkapen osoa
herrikrosa.eus orrialdean kontsulta daiteke.
58 lasterkari aritu dira aurten krosean, 44 gizon eta 14 emakume.
Sailkapena
Emakumeak:
- Claudia Behobide Alcain: 00:27:10
- Ursi Walliser Bengoetxea Cañal: 00:30:54
- Arantxa Atxukarro: 00:31:04
Gizonak:
- Alberto Chacon Calviño: 00:23:45
- Egoitz Iztueta Sukia: 00:24:06
- Jon Elkano Erriondo: 00:24:12