Txomin Perurena.
Esan daiteke bi gurpilen gainean iritsiko direla aurtengo xanistebanei hasiera emango diotenak. Izan ere, Xanistebanetako Jai Batzordeak erabaki du Txomin Perurena eta Miguel Mari eta Joxe Manuel Lasa txirrindulari ohiek suziria botatzea.
Lartaun txirrindulari taldeak proposatu zituen hiru izenak. Joxe Manuel Lasa lehen txirrindulari gipuzkoarra izan zen Joko Olinpikoetako errepideko proban parte hartzen. 1964an izan zen, Tokion. Orduan amateurra zen, eta hurrengo urtetik 1970era hamabost garaipen lortu zituen profesionaletan.
Bere anaia Migel Mari, berriz, 1969 eta 1981 urteen artean izan zen profesionala, eta 76 garaipen lortu zituen. Hiru itzuli handietan garaipenak eskuratu zituen, eta Espainiako Itzulian lau aldiz zapaldu zuen podiuma.
Txomin Perurenak ere palmares bikaina poltsikoratu zuen. 158 garaipen lortu zituen 1966 eta 1979 artean. Diziplina guztietan moldatzen zen ongi: Espainiako Itzulian puntukako sailkapena irabazi zuen bi aldiz; 1974 Tourrean mendikoa; 1975eko Espainiako Itzulia irabazteko zorian izan zen; Italiako Giroan ere eskuratu zituen etapak… Gainera, aurtengo festetako erakusketa Perurenaren kirol ibilbideari
migel mari lasa
eskainita egongo da.
Hiru txirrindulari ohien ibilbidea saritzeaz gain, Lartaun zikloturista elkarteak antolatutako Xanistebanetako Klasika 70. aldiz egongo dute aurten.
Kartela
Herriko festak iragarriko dituen kartela, berriz, Eneko Salaberria Gonzalez oiartzuarrak diseinatu. 28 lanen artean, berea izan da onena, jai batzordeko epaimahaikideen ustez.
Oiartzuar Onenaren Saria Onintza Etxebeste Lirasek jaso du. Akzesitak Angel Blanco Egoskozabal eta Silvia Moraterentzat izan dira, eta 100TZE bekak jaso dituztenak, berriz, Ander Irazoki eta Josu Zabala izan dira.