Gorenaren erabakia salatzeko elkarretaratzera deitu du Etorkizunaren Alde plataformak. Bihar egingo dute, 19:00etan Foru plazan.
Joan den hilabetean egin zuten elkarretaratzearen irudia.
Joan den ostiralean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, Iruñeko auzia Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi duela. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio auzitegiak ikertuko du.
Iruñeko Auzitegiaren eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren artean zegoen eskumen gatazka, eta martxoaren 11n Iruñean izandako istiluen auzia azkenean Madrilen epaituko dute. Oreretako lau gazte atxilotu zituzten eta hiru espetxeratu (laugarrena adin txikikoa zen eta aske utzi zuten). Gorenaren erabakia salatzeko elkarretaratzera deitu du Etorkizunaren Alde plataformak. Bihar egingo dute, 19:00etan Foru plazan,
Gazteak dira, ez terroristak goiburuarekin
.