Gaztaño, Fanderia, Galtzaraborda eta Iztietan udari ongi etorria emango diote.
Fanderian, Gaztañon bezala, jende ugari bilduko da San Joan suaren bueltara.
Hamarnaka herritarrek egingo diote harrera bihar udari, eta San Joan suaren buletan ospatu udako solstizioa. Horretarako hainbat aukera izango dituzte Errenteria-Oreretan: Gaztaño, Fanderia, Galtzaraborda eta Iztietan.
Sorgin Gaua egingo dute Gaztañon. Arratsaldean hasita, herri kirolak haurrentzat, jatekoak eta edatekoak eta ikuskizuna antolatu dituzte sua piztu aurretik. Zezen suzkoa ere ez da faltako Arramendi magaleko zelaietan. Fanderian ere hamarnaka lagun bilduko dira urtero antolatzen duten San Joan sua erraldoiarekin eta musikarekin gozatzeko. Fanderiako jaiak bihartik igandera ospatuko dituzte, gainera. Jaiak ospatuko dituzte Galtzarabordan ere bihartik hasita asteburu osoan.
Iztietan berriz, sardina jatea antolatu dute 20:00etan hasita Diputazio plazan, eta dantzariek girotuko dute. Auzoaren egoeraren berri emateko baliatuko dute zita gainera.
Herriko plazan bestalde, dantzekin gozatzeko aukera eskainiko dute Iraultzak eta Ereintzak. Iraultzako dantzariek,
Urdiango Kantaia egingo dute. Ereintzako dantzariek berriz, soka dantza udal korporazioko kideekin batera.