Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kanadako enbaxadore Matthew Levinek Albaola bisitatu du

Aurretik Pasaiako alkate Izaskun Gomezek harrera egin dio, udaletxean.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/06/23
Albaola, kanada

Erakunde guztietako ordezkariak elkartu dira Kanadako enbaxadore berriari harrera egiteko.

Kanadak enbaxadore berria du, eta bere aurrekoek egin antzera, Pasaia bisitatu eta Albaolan izan da, San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektua bertatik bertara ikusten. Aurretik Pasaiako alkate Izaskun Gomezek harrera egin dio udaletxean, eta ondoren gurutzatu dute badia, Albaola bisitatzeko. Itsas Kultur Faktorian Albaolako buru Xabier Agotek egin die harrera. Ondartxon, enbaxadoreak erakundeetako ordezkaritza zabala zuen zain: Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu Denis Itxaso, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Kanpo Harremaneko zuzendari nagusi Iker Goiria, eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua Marisol Garmendia. Udal ordezkaritza ere han izan da: Mirian Cano kultura zinegotzia (EAJ), EH Bilduko Migel Mari Torrea eta Mikel Garcia Peñil, eta Pasaiak Ahal Du-ren Nerea Gonzalez Bastardo. Xabier Agote izan da agerraldian hitza hartzen lehena. Proiektuaren nondik norakoak laburbilduta, eskerrak eman dizkio Kanadako enbaxadore Matthew Levini, eta egitasmoa babesteko eskatu dio, bere aurrekoek egin antzera. Ondoren hartu du hitza Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, eta enbaxadoreari azaldu dio Albaolarena egitasmoa udalerriarentzat ezinbestekoa dela, gaur gaurkoz Pasaiak duen “proiektu egiaztagarri bakarra” delako. Bide beretik, Foru Aldundiko diputatu Denis Itxasok adierazi du erakundeek apustu irmoa egina dutela Albaolaren proiektuaren alde, besteak beste, kultura oinarrian, Pasaiak hain beharrezkoa duen aberastasuna sortzeko duen gaitasunarengatik, eta enbaxadoreari, indarrak batzeko gonbidapena luzatu dio, “etorkizunean Pasaiako enbaxadore izango den San Juan baleontziaren alde”. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari nagusia Mirian Elorzak hartu du hitza ondoren eta berak zuzentzen duen departamentuarentzat Kanadarekin harremana are gehiago estutzea lehentasuna dela adierazi du. Elortzak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak aspalditik du harreman estua Kanadako enbaxadarekin, eta etorkizunean bide beretik jarraitzeko asmoa agertu du, “munduari zabalik, gure arbasoen egin antzera, gaur egunean ere”. Liburua opari Matthew Levinek hitz egin du azkenik, eta harrerarengatik eskerrak eman ondoren, “hunkigarritzat” jo du Albaolaren asmoa. Albaolaren “lanarekiko pasioa” txalotu eta “erakundeek proiektuarekin agertu duten konpromisoa” goraipatu ditu, “iraganeko pasarte batez baliatuta etorkizuneko erronkei erantzuna emateko erakutsi duten gaitasunarengatik”. Ekitaldia bukatzeko Xabier Agotek Albaolak eta Elkarrek elkarlanean argitaratu beri duten Euskal Herria Itsastarra liburuaren ale bat oparitu dio Kanadako enbaxadoreari. Ondoren bazkaltzera joan dira, Petritegi sagardotegira.                
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.