Gaiari segida eman nahi diote eta kioskoaren dinamikari eutsi, horretarako bilerak egiten jarraituko dutela erabaki zuten atzo elkartutako lagunek, zein bide hartu erabakitzeko.
Elkarretaratzea egin zuten atzo, Kioskoa bizirik goiburuarekin.
Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Gurutze Santuaren plazan, kioskoa bizirik goiburuarekin. Atzo bertan, goizeko seietan, eraitsi zuten alkatearen aginduz
Goiko plazako kioskoa. Lezoko hamabost gazte,
auzolanean hura konpontzen ari ziren, eta beraiei inongo jakinarazpenik egin gabe eraitsi duela udalak salatu zuten. Elkarretaratzearen bidez, udalaren jarrera salatu zuten atzo bildutakoek, eta batzarra egin zuten, ondoren.
Gaiari segida eman nahi diote eta kioskoaren dinamikari eutsi, horretarako bilerak egiten jarraituko dutela erabaki zuten atzo elkartutako lagunek, zein bide hartu erabakitzeko.