Prozesuaren lehen fasea bukatuta, udalak jasotako proposamenak baloratzeari ekingo dio.
Jasotako proposamenetako asko, herri lanekin eta mugikortasunarekin zerikusia dute.
Pasaiako Udalak abiatutako partaidetzazko aurrekontuak adosteko prozesua lehen fasearen bukaerara iritsi da. Hilaren 19an amaitu zen proposamenak egiteko epea, eta, guztira, 188 proposamen jaso dituztela jakinarazi du udalak. 188 proposamen horietatik 46, barrutiz barruti egin dituzten bileratan jaso dituzte; horretarako propio jarritako postontzien bidez 23 proposamen jaso dituzte, eta
webgunearen bidez, 32. Azkenik, kalez kale galdezka 87 proposamen jaso dituztela zehaztu dute.
Proposamena barrutika aztertuta, iradokizun gehien Antxon bildu dituzte: 85 zehazki. 51 jaso dituzte Trintxerpen, 16 Donibanen eta 14 San Pedron. Pasaia osoari dagozkion proposamenak ere badira tartean: 22 orotara. Albisteari erantsitako agirietan lehen fasearen inguruko datu gehiago eta proposamen guztien bilduma irakur daitezke.
Proposamenak jasotzeko epea agortuta, udal ordezkari eta teknikariek jasotako proposamen guztiak baloratzeari ekingo diote. Balorazioak bukatuta, partaidetza prozesuari iraila bukaeran ekingo diotela iragarri dute. Orduan lehentasunak definitzeko bilerak egingo dituzte.
Proposamenak
Aurkezpena