Aitzol Gogorza presoak, Frantziako Estatuan betetako espetxe zigorra kontatu izan baliote, kalean beharko luke. Sortuk egin du salaketa.
Aitzol Gogorzaren egoera salatzeko elkarretaratze bat.
Sortuko preso politikoen batzordeak esan du: Aitzol Gogorza presoak aske beharko luke. Bi arrazoi eman dituzte hori baieztatzeko: batetik, larri gaixo dagoelako, eta bestetik, Frantziako espetxeetan betetako kartzelaldia kontuan hartu izan balute, asteazkenetik beharko luke aske oreretarrak. Egun, Basauriko espetxean dago.
Oihana Garmendia Sorturen preso politikoen batzordeko eledunak esan duenez, kondena bikoitza betetzen ari da Gogorza, “Europako araudiak garbi esaten du Frantziako Estatuan eta Europako beste edozein herrialdetan egindako espetxealdiak batu eta deskontatu egin behar direla. Hori betetzea eskatzen dugu”. Hala, horregatik, Gogorzak Estrasburgoko auzitegian helegitea jarri du.