Ion Arretxe gogoratzeko eguna izan da gaurkoa. Parole Parole herri ekimenak omenaldia antolatu dio. Galtzarabordan parke bat du Arretxek gaurtik.
Herri bazkarian, Arretxeren karikatura.
Ion Arretxeren omenezko ekitaldiak egin dituzte gaur Errenteria-Oreretan. Goizean, Galtzarabordako Parke kalean, haren izena eramango duen parkea zabaldu dute. Eguerdian bazkaria egin dute Koldo Mitxelena ikastetxeko eremu estalian, eta bertan, hainbat ikuskizunekin gozatu dute bazkarian izan direnek eta gerora ekitaldiarekin bat egin dutenek. Ion Arretxe gogoz zeuden denak, haren memoriarekin emozionatzeko gogoz.
Parole Parole herri ekimenak antolatu ditu gaurko ekitaldiak. Arretxeren legunek, alegia. Ez dute handinahikeriz betetako aitortza ekitaldia egin nahi izan. Sinplea nahi zuten, Arretxeren modura. Eta lortu dute. Goizeko ekitaldian haren hurbilekoek eta alkateak hitz egin dute, Arretxeren figura oroituz. Arratsaldean, festa giroko ekitaldia Koldo Mitxelena. Bazkalostea
Festara! kantarekin hasi du Intxaurtze kantari taldeak.
Honakoak, egunak emandako hainbat irudi dira, galerian. Carrerak eta HITZAk ateratakoak dira irudiak.