Diputazioak 480.000 euro emango dizkio Errenteriari 2070-2020 bitartean Kirol Ekipamendu Planak aurrera atera ahal izateko.
Zehazki, Beraungo kirolgunea birgaitzeko proiektuak jaso du diputazioaren diru laguntza. 220.000 euro jasoko dituzte 2019an eta beste 260.000 euro 2020an. Hala ere, 2018ko azaroaren 30a baino lehen jarri beharko dute martxan obra. Hala kontatu du Jose Ángel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak.