Ziklomotor seguruak bermatzeko eskaintza egingo dute Errenterian ekainaren 29an. IAT azterketak egingo dituzte goizean zehar
TÜV Rheinland enpresak, IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) eskainiko du ekainaren 29an Errenteria-Oreretako ziklomotor eta motozikletentzat.
Goizeko 08:30etik 13:30era eraman ahal izango da gailua Masti Loidi poligonora, 15 minuturo. Puntuak aztertu, azalpenak eta informea jaso, pegatina berritu eta galderak egiteko aukera izango dela bermatu dute. Lehentasuna
ziklomotorrek izango dute, baina ahal izanez gero,
motozikletak ere begiratuko dituzte.
Helburu nagusia ziklomotore eta motozikleten segurtasuna bermatzea da, baita bide publikoko gainontzeko erabiltzaileena ere. Ingurumenarekin konprometituta azaldu da enpresa, eta kutsadura murrizten kolaboratu nahi dutela gehitu dute.