Argazki kamarak eta haiek manipulatzeko programak erabiltzen ikasiko da udaleku hauetan. Album propioa egiteko aukera izango du partaide bakoitzak.
Uztailaren 3tik 14rako goizetan argazkigintzaz gozatu ahal izango du 13 eta 16 urte bitartean interesa duenak. Tailerrak 11:00etatik 13:00etara izango dira, baina ostirala 3 banio lehen apuntatu beharko da.
Argazkilaritza digitalaz gehiago jakiteko helburuarekin sortu ditu
Xenpelar Tailerrek udaleku hauek: argazki kamara eta argazkiei ukituak emateko programak erabiltzen ikasiko da. Uztailaren 7 eta 11ean Donostia eta Hondarribira irteerak egingo direla aurreratu dute. Gazte bakoitzak bere album propioa egingo du ateratako aragazki guztiekin.
Ekainak 30 da izen emateko azken eguna. Interesa duenak Merkatuzarrera joan beharko du 17:30etik 20:30etara. Prezioa 50 eurokoa da.
Informazio gehiagorako xenpelar@errenteria.eus helbidera idatzi edo 943 449 629 telefonora deitzeko iragarri dute.