Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

ETAk hildako zinegotzi eta udal langileei aitortza

80-90.hamarkadetan ETAk hil zituen hiru zinegotzi oroitu eta aitortu ditu Errenteriako Udalak.

Ainhoa Mariezkurrena
Errenteria-Orereta
2017/06/28
Errenteriako udaletxean biktimak aitortzeko plaka jarri du Julen Mendoza alkateak

Errenteriako udaletxean biktimak aitortzeko plaka jarri dute. Argazkian alkatea eta senideak.

Jose Luis Caso eta Manuel Zamarreño PPko zinegotziak, eta Vicente Gajate udaltzaina eta PSOEko kidea hil zituen ETAk 1980ko eta 1990ko hamarkadetan. Gaur, omenaldi baten bitartez, Errenteriako Udalak indarkeriaren biktima gisa identifikatu ditu, oroitu eta aitortu. Ekitaldia senideen hitzekin hasi dute eta Julen Mendoza alkateak hartu die lekukoa. Entzuleak kokatu nahi izan ditu lehenik, ekitaldia bide baten jarraipen gisa definitu baitu. 2015eko azaroan Errenteriako Udalak Memoria partekatu baterantz izeneko dokumentua atera zuen, 1956tik 2012ra Errenterian giza eskubideen urraketa jasan dutenen eta indarkeria ekintzei buruzko txostena. Ibilbide horretan beste pausu bat dela esan du. Senide batek bere bikotea zena eraman nahi izan du pleno aretora, hogei urte atzera eginez. Iritzi desberdinekin eztabaidan imajinatzen zituen partaideak. Gaur, PPko zinegotzirik ez dago udalean, baina gai honekin beste guztiek adostasuna aurkitu dutela baieztatu du alkateak. Herrian izan diren biktimak  identifikatu dituzte horrela: “Gure herrian indarkeriaren biktimak zeintzuk diren denon artean adostu dugu eta erreparazioa eman nahi diegu”. Dokumentua bera aitortzarako saiakera dela esan du, baita gaurko ekitaldia bera ere. Era berean, bake prozesuan gaudela azpimarratu du Mendozak eta aitortza hauek  “inflexio puntu bat” izango direla herriarentzat. “Asko sufritu duen herri honentzat aurrera pausua da, iragana eta etorkizunaren arteko inflexioa. Iraganetik askatu behar dugu, etorkizun baketsua sortu eta iraganak bahituta izan ez gaitzan. Batzuen zein besteen balorazio etikoa egin behar da”. Aitortza eta oroitze prozesua hasi baino lehen, bigarren adostasun batera iritsi zirela gehitu du; senideekin elkarrizketa bideak irekitzea. Horren baitan ezarri dituzte memoria eta aitortza politikoak. Errenteria, eginkizun historiko baten aurrean kokatu du. Senideei loreak banatu aurretik, azken hitzak bota ditu alkateak: “Historian zehar Udaletxe hau, edo ni neu, ez bagara egoera guzti horien alturan egon, ez badugu erantzuten jakin, edo sentitu duzuen mina baino gehiago eragin badizuegu, Udaletxearen eta nire izenean barkamena eskatzen dizuet”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.