Uztailaren 5ean elkartuko dira, Trintxerpeko alkateordetzan.
Kaiko Herrera herritarrentzat nahi du Trintxerpeko herri plataformak.
Kaiko Herrera gunearen egungo egoeraren berri ematea eta irailetik aurrera egin asmo dituzten ekitaldi, foro eta mobilizazioen berri ematea. Horixe batzarraren helburua. Uztailaren 5ean izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean hasi eta 21:30ak bitartean.
Herri plataformaren arabera, kaiko Herrera herritarrentzat izan dadin, lanean jarraitzea ezinbestekoa da, eta beraiek bide horretan jarraitzeko asmoa dutela iragarri dute, “etorkizun duin baten” alde. Herritarrak borroka horretara batzeko deia egin dute.