Txangoa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak uztailaren 8rako Hiru Erregeen Mahaiara.
Hiru Erregeen Mahaia
Txangoa antolatu du
Urdaburu Mendizale Elkarteak uztailaren 8rako. Euskal lurraldeetako sabaien 4.irteera dela kontatu digute, oraingo honetan Nafarroara, Hiru Erregeen Mahaiara.
Zortzi orduko ibilbidea prestatu du Urdaburuk Hiru Erregeen Mahaia (2444) ezagutzeko, 23km eta 1.400 metroko gainbeherarekin. Linza aterpean hasi eta Lescun herrian amaituko dela aurreratu dute. Autobusa bezperan aterako da, uztailak 7 ostirala, 18:00etan Zumardiko geltokitik eta Lintzirin hotelean ere egingo du geldialdia. Iritsitakoan Abau bordan lo egoteko asmoa agertu dute. Interesa duenak egoitzan eman dezake izena (Juan Olazabal 23) edo 943 527 879 telefonora deitu nahiago badu; astearte eta ostegunetan 20.00 eta 21.30 bitartean izan beharko da.