Sindikatuek bertan behera utzi dituzte datorren asterako deitutako lanuzteak.
Pasaiako portuko zamaketariak, dekretuaren kontra Antxon egin zuten manifestazioan.
Gaur batzartu dira zamaketarien sindikatuak, Cetm Itsasoko Langileen Espainiako Estatuko Koordinadora buru zutela, eta Anesco patronala. Hitzartutakoak langileen subrogazioa bermatzen duela-eta, sindikatuek bertan behera utzi dituzte datozen egunetarako greba deialdiak. Biharko (hilak 30) eta datorren asteko astelehen, astearte, ostegun eta ostiralerako zeuden deituta lan etenaldiak.
Antolin Goya Cetm-eko ordezkariak azaldu du patronalak lanpostu guztiak bermatzeko konpromisoa adierazi duela eta bi aldeak engaiatu direla hitzarmen kolektiboa indarrean dagoen araudira egokitzeko negoziazioak “egonkortasun eta normaltasun giroan” abiatzea.