[Galeria eta bideoak] "San Pedroko festeetan..."
Haurrak izango dira jaietako egun handian protagonista nagusiak
Patroiaren eguna ospatzen dute gaur San Pedron, eta jai egitarauan, haurrek dute protagonismo berezia, bezpera gogotik ospatu duten helduei lekukoa hartuta.
Txikian goizean Iñudeen eta Artzaien konpartsan irtengo dira dantzari, eta arratsaldean berriz, Tomax pailazoaren 10. urtebetetze festara gonbidatuta daude guztiak (Salbion 16:00etan).
Arratsaldean, frontoian frontenis eta saskibaloi finalak jokatuko dituzte gaur, eta 21:00etatik aurrera, kaian, Goazen Nait ikuskizun paregabez gozatzeko aukera izango da. Herritarrak, adin guztietako, igoko dira oholtzara, bizilagun eta bisitariak beren talentuz aho bete hortz utzi asmoz.
Egitaraua
Atzo arratsaldeko argazkien galeria
