Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txirigoten garraztasuna, kalera

Txirigotak izango dira asteburuan Errenteria-Oreretako kaleetan. Sevillatik etorriko dira bi, Cadizeko inauterietan parte hartzen dutenak.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2017/06/29
txirigotak1

Atxukarro, Gomez eta Collar, gaurko aurkezpenean.

Txantxaz betetako bi egun dituzte aurretik errenteriarrek asteburuan. Cadizeko inauteria, txirigotak, herrian izango dira. Tira, berez, herrira larunbatean eta igandean etorriko diren bi txirigotak Sevillakoak dira, baina Cadizeko inauterietako txirigoten lehian parte hartzen dute. Hori bakarrik ez; kalean Andaluziako hirian egiten dituzten ikuskizunetan, jarraitzailerik gehien dutenak dira, Cadizeko biztanleen inbidiarako. Beti Prest Dantza Taldearen ekimenez, eta laugarrenez, Cadizeko inauteria herrian izango da. Larunbatean, lehenengoz, 12:00etatik aurrera kalean jardungo dute —Xabier Olaskoaga plaza, Madalena kalea eta Zumardia artean— bi txirigotek, eta igandean, 12:00etan, baina Niessen kulturgunean (sarrerak 18 euro), emango dute ikuskizuna. Chririgota del Bizcocho taldeak No te vayas todavía ikuskizuna eskainiko du, eta Chirigota de Sevilla 2017k, berriz, Esta chirogota cae bien. Beti Presteko kideek gaurko aurkezpenean esan dutenez —Karmele Gomez eta Josean Atxukarro egon dira gaurko agerraldian—, satiraz, ironiaz eta txantxaz beteriko bi talde horien ikuskizunak ezin dira galdu, “egungo gaiak, gizartekoak, lantzen dituzte, euren ironiarekin. Ikuskizun ederrak dira, betiere pasodoble eta cuple doinuekin”. Zehazki, Cadizeko txirigoten lehiaketan hirugarren saria lortu zuen Chirigota del Bizcochok. Nabarmendu dutenez, gainera, txirigota horretan emakume bat dago, “hori ez da ohikoa talde horietan. Hurrengo urterako gure helburua da emakumeen talde bat ekartzea”. Ion Collar Kultura zinegotziak nabarmendu herrian erreferentzia bihurtu dela txirigoten topagunea. Eta Beti Prest-ek lan handia egin duela aurten, laugarrenez, jaialdia herrira etor dadin. Aldi berean, Errenteria-Cadiz arteko zubiaz hitz egin du, “kulturen arteko zubia da, 1.200 kilometrok urruntzen gaituzte, baina esaten dutena, herrian esango dutena, denok ulertuko dugu”. Zubiaz hizketan, Collarrek adierazi du Kukai Dantza Cadizen izandakoa dela aurten. Ikuskizunak larunbatean eta igandean izango diren arren,. ostiralean ongi etorria egingo diete bi taldeei, txistulari, koru eta guzti. Horren prestaketan buru-belarri ibili da Beti Prest.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.