Gaur, ekainak 3, hasiko da Emkumeen Italiako Giroa taldekako erlojupeko batekin. Hantxe dago prest Ane Santesteban errenteriar txirrindularia.
Ane Santesteban Italiako giroan da gaur
Gaur hasiko da
Italiako Giroko Emakumeen Bira eta bertan parte hartuko du Ane Santesteban Errenteria-Oreretako txirrindulariak. 17:33an aterako da bere taldea.
Aquileian hasi eta Gradon bukatuko da lehen etapa, 11’5 kilometroko taldekako erlojupekoa izango da. Hamar etapetatik laburrena da gaurkoa eta zazpigarrena litzake luzeena. Guztira ehun kilometrotatik gora egingo dituzte.
Emakumeen lasterketarik luzeena da giroa. Aurten euskaldun ordezkari bakarra izango Errenteriako Ane Santesteban, Ale Cipollini taldearekin, Bizkaia Durangok eta Lointekek taldeak ez baitira gonbidatuak izan. Ane 2009an hasi zen txirrindulari profesional gisa. Aurreko martxoan istripua izan zuen baina gainditu duela kontatzen du.
Indartsu azaldu da Girorako, hirugarren gelditu zen, gainera, Espainiako Txapelketan pasa den larunbatean.