Uda guztian zehar Jose Luis Intxausti oreretarrak bildutako erraldoien erreplikak ikus ahal izango dira Kapitain Etxean.

Txikitasunean handi izeneko erakusketa prestatu du Jose Luis Intxustik
Txikitasunean handi bezala izenpetu du Jose Luis Intxausti errenteriarrak erraldoi miniaturekin prestaturiko erakusketa. Uda osoan izango da ikusgai Kapitain Etxean.
Leku desberdinetako jaietan protagonista diren erraldoiak biltzen ditu Intxaustik, tamaina txikian. Katalunia, Burgos, Granada, Estatu Frantziarrekoak eta Euskal Herrikoak, hain zuzen. Harri kartoizko, gomazko eta marmolezko piezak dira. 1990ko hamarkadatik biltzen ditu erreplika hauek eta 300 inguru ditu jada etxean. Espainiako Estatuan bigarren bildumarik handiena litzake. Orain, 168 panpina txikiz osatu duen erakusketa erakutsiko dizkio Errenteria-Oreretari.
Uda osoan Kapitain Etxean egongo dira ikusgarri. Ordutegia Jantziaren Zentroak jarritakoa izango da eta larunbata 11:00-14:00 eta 17:00-20:00) eta igandetan (12:00-14:00) ere irekiko dute. Herriko jaiak aprobetxatuz, ordutegia luzatuko dutela azaldu dute, egunero egongo baita zabalik. Eraikin berdinean herriko lehen erraldoiak ere ikusgarri daudela gaineratu dute, 1919.urteko Xanti eta Maialen.