Errenteriako herri eragile zein zerbitzu desberdinen berri ematen duen gida kaleratu dute hirugarrenez.
Hirugarrenez kaleratu dute Errenteria-Oreretako baliabideak argitzen dituen gida. Herrira etorri berri direnekin zein informazioa eskuratu nahi duenarekin pentsatuta sortu dira. Baliabide berriak txertatu dira.
Herriko gune desberdinetan zein
interneten eskuragarri dago jada Errenteriak eskaintzen dituen zerbitzu desberdinen inguruko gida. Informazio ugari atal desberdinetan banatuta: erroldatzea, osasuna, egoera legalak, eskolaratzea, formazioa eta lana, etxebizitza, hizkuntzen ikasketa, emakumeen interesak, kirola, kultura eta aisia. Azken bi hauetan euskara eta gazteleraz ikasteko oinarrizko hitzen hiztegia txertatu dute. Gida hauek Errenterian dauden sei jatorrizko hizkuntzatan atera dituzte: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa, arabiera eta errumaniarra.
Guzti honekin batera, herriko mapa bat agertzen da, baita zerbitzu bakoitzaren datu zehatzagoak ere.