Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etxera eramateko mosaikoa egingo dute

Aitzol Gogorza askatzeko sortu diren mugimendu guztien baturaren sinbolo izateko asmoa du bihar egingo duten mosaikoak. Bertan erabiliko diren kartulinak herrian jartzeko eskaera egin du Sarek.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2017/06/30
aitzol.gogorza.agerraldia

100.2 artikulua aplikatzeko eskatuz, aurretik egindako agerraldia.

Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoaren etxeratzea eskatzeko mosaiko erraldoia egingo dute bihar, 18:00etan hasita. Hasiera batean Zumardian zen egitekoa ekitaldia, baina eguraldi eskasa iragarrita dagoelako, Koldo Mitxelena ikastetxeko gune estalira lekualdatu dute ekintza. Oreretako Sarek deitu ditu herritarrak mosaikoa osatzera. Mezu garbia helaraziko dute biharko agerraldian: Gogorzari espetxe araudiko 100.2 artikulua aplika diezaiotela. Hau da, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzte presoek kondena euren etxean bete dezatela zabaltzea. Mezuaz gain, aniztasuna irudikatuko dute mosaikoarekin. Izan ere, azken urteetan askotarikoak izan dira Gogorzaren askatasuna eskatzeko egin direnak, eta horiek denak batzeko, sentsibilitate ezberdinak bideratzeko aukera baliatu nahi dute Sareko kideek. Izan ere, 100.2 artikuluaren aplikazioa eskatzeko mugimenduari askotariko talde, elkarte eta eragileak batu zaizkio: Errenteria-Oreretako zinegotzi eta zinegotzi ohiak —ia alderdi guztietakoak—, gehiengo sindikala, elizarekin harremana duten taldeak, Orereta Ikastolako langileak, tabernariak, eskubaloi jokalariak… «Aitzol etxera! 100.2 artikulua orain ideiarekin bat egin dutenak asko izan dira. Mezu horrekin eroso sentitu dira herriko alderdi, talde edo eragile gehienak. Orain, hori herrira are gehiago zabaltzeko garaia da», esan dute Sareko kideek. Horregatik, biharko mosaikoan parte hartuko duten herritar guztiek, kartulina etxera eramateko aukera izango dute, helburu jakin batekin. Mezua zabaldu Mosaikoa egiteko kartulinen bidea ez da bihar bukatuko. Saretik deialdia egin dute: «Nahi duguna da, mosaikoaren ondoren, norberak bere etxera eramatea kartulinak. Ondoren, bakoitzak hobekien ikusten duen tokian jar dezala bere zatia, lantegian, kiroldegian, bere auzoko txokoren batean… Dinamikak iraunkorra izan behar du, Aitzol etxeratu artekoa. Horretan eragin nahi dugu: 100.2 artikulua ezartzearen alde adostasun zabala lortu da herrian, eta hori, ekintza puntualetatik, egunerokora eramatea da asmoa». Apirilaren 8an, ETAren armagabetzea egin zen Baionan, gizarte zibilaren inplikazio zuzenarekin. Filosofia horri eutsi behar zaiola adierazi du Sarek, «gizarte zibilaren ekimenak ekarriko du Aitzol etxera, hortaz ziur gaude».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.