San Juango neskak, Donostian irabazitako banderarekin
San Juango nesken traineruak ez du, oraingoz behintzat, kontrariorik. Goizean Donostian jokatu den estropadan Batelerak gailendu dira beste behin, nagusitasun osoz, eta honenbestez beraienak dira orain artean Gipuzkoako Ligaren barruan jokatu diren bandera guztiak.
Bigarren Hibaika izan da, hamahiru segundora, eta Orio hirugarren, hamalaura.
Zumaian eta Bilbon gehiago
KAE 2 Ligako estropada, berriz, Zumaian jokatu da gaur goizean, eta Lapurdik irabazi du. Bigarren, baina, Donibaneko mutilak izan dira, soilik bi segundora. Hirugarren eta laugarren postuak, Santoña eta Hibaikarentzat izan dira, hurrenez hurren (27 eta 28 segundora). San Pedroko
Kalparra hamabigarren tokian helmugaratu da.
Arratsaldean, berriz, Bilbon dute arraunlari eta arraun zaleek eguneko zita handia. 19:00etan jokatuko den estropadarekin hasiko da gaur Eusko Label Liga. Bihar, berriz, 12:00etatik aurrera izango da lehian bigarren bandera, Portugaleten.