Aurtengo Atlantikaldia, kultur topagune eta musika jaialdia, irailaren 21tik 24ra ospatuko da Errenterian. Hala ere, aurre-jaialdi bat antolatu dute uztailaren 13rako: ItsasgoraFest!.
Atlantikaldiaren inaugurazio ekitaldia, 2016
Aurtengo
Atlantikaldia, kultur topagune eta musika jaialdia, irailaren 21tik 24ra ospatuko da Errenterian. Hala ere, aurre-jaialdi bat antolatu dute uztailaren 13rako: ItsasgoraFest!.
Oiartzun ibaian gainean muntatuko dute oholtza, Iztieta inguruan. Makala Dj eta Denis Barzaga perkusio-joleak (Kuba) ur gainean kokatuko den oholtzan arituko dira, arratsaldeko 19:00tatik aurrera.
Atlantikaldiak munduko txoko desberdinetako musikak, gastronomiak, hizkuntzak, jolasak eta bestelako kultur jarduerak jorratzen ditu. Aurten Itsas topaleku bilakatu nahi dute herria lau egun horietan. Errenteriak bere historian izan duen beste herrialdeen eragin nabarmena islatu nahi dute festibal honekin. Gaur, aniztasun hori herria beraren nortasuna definitzen duela esan dute antolatzaileek.