Terroristak ez direla, eta aske behar dutela aldarrikatzeko, Etorkizunaren Aldek Iruñean atxilotutako gazteei babesa emateko manifestazioa egin du.
Manifestazioarekin ehunka herritarrek bat egin zuten.
Etorkizunaren Aldek mezu garbia helarazi zuen atzo, manifestazio isilean: “Gure gazteak gazteak dira, ez dira terroristak”.
Herri plataformak manifestaziora deitu zituen herritarrak atzo eguerdirako, Auzitegi Gorenak Iruñean martxoan atxilotu zituen lau gazte oreretarren gainean hartu duen azken erabakia salatzeko. Auzitegi horrek erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak jaso behar duela gaia, eta azken horrek, gainera, deliberatu du
espetxean jarraitu behar dutela gazteek.
Ehunka pertsona bildu ziren martxara. Ibilbide isilean, pankartetan idatzitakoek laburbildu zuten plataformaren eta haren deialdiarekin bat egin zutenen aldarrikapenaren mamia zein zen. Egun espetxean dauden hiru gazteak aske nahi dituzte, eta epaitegi arruntetik bidera dadila auzia.
Herriko Plazan hasi eta bukatu zen manifestazioa. Martxaren aurrean, atxilotuen senideak. Ondoren, askotariko herritarrak, helduak, gazteak, adinekoak…