Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, Kultura Zerbitzuarekin elkarlanean, Hip-Hop dantzen tailerra antolatu dute uztailaren 18rako.
Brodas Bros dantza taldeko kideek emango dute hip-hop tailerra.
Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, Kultura Zerbitzuarekin elkarlanean, Hip-Hop dantzen tailerra antolatu dute uztailaren 18rako.
Uztailaren 18ko goiza hi-hop mugimenduetarako eskaini dute Kukai Dantza eta Errenteriako Udalak. Goizeko 11:00etatik 12:00etara izango da, Niessen Kultuguneko dantza gelan (3.solairua). Ekitaldia doakoa izango da eta Brodas Bros taldeko den Fruitós anaien eskutik izango dela aurreratu dute. Deialdia herriko gazteei bideratuta dago. Izena emateko dantza@kukai.eus idatzi behar da.