Partaidetza handia eta giroa paregabea izan da festak iraun duen bost egunetan.
Kukañarekin ausartu zenik ez zen falta izan. Argazkia: Ignasi Espelt
Euripean ere festarako oztoporik ez. Ekitaldiak lekualdatu, zirak eta aterkiak paseatu,… baina, jaietarako gogoa zapuztu duenik ez da izan
aurtengo sanpedroetan. Gakoa, jai parte hartzaileak antolatzea, herritarrek sortuak eta dinamizatuak.
Atzo bukatu ziren San Pedroko festak, erromeria giroan, frontoian, kantuz lehenbizi eta ondoren dantzan. Aurretik, baina, ekitaldi ugari izan ziren, tartean barrutian hain errotu dagoen Iñude eta Artzainen desfilea.