Pasaiako PSE-EEk alkatetzan daraman bi urteetan egin dituenak laburbiltzen duen liburuxka banatuko du aste honetan.
Etorkizunari begira. Hala du izenburua Pasaiako PSE-EEk bihartik aurrera Pasaiako 7.500 buzoietara banatuko duen liburuxkak. Legealdiaren erdia igaro da, eta sozialistak atzera begira jarri eta egindakoen laburpena egin dute, herritarrei jakinarazteko asmoz.
Lorpenen artean goraipatutakoak, batez ere, hondakinaren bilketarako sistema aldaketa, eta hirigintza arloko hobekuntzak, jolas parkeen berritzea tartean.
Horrez gain, turismoari, ekonomiari eta enpleguen sorrerari eman dioten bultzada nabarmendu dute, bide horretan erakundeen arteko elkarlanak duen garrantziaz ohartaraziz.
Herritarren Arretarako Zerbitzua martxan jarri izanaz ere harro ageri da Pasaiako PSE-EE, eta hiru bulego berrien zabaltzeari tokia egin diote banatutako liburuxkan.
PSE-EE-k, hala ere, egitekoak oraindik asko direla ohartarazi du: “Ez gara konformatzen, eta legealdi bukaerara arte lanean jarratuko dugu beste proiektu askorekin, pasaitarrak Pasaiak etorkizuna duela sinis dezaten”