Udalerriaren etorkizuneko garapenean iraunkortasun irizpideak txeratzea da asmoa.
Alabortzako kala txukuntzeko lanak bukatu berri dituzte; Eguzki talde ekologistak, lanak eteteko eskatu zuen, iraunkortasun irizpideetan oinarrituta.
Iraunkortasunerako Ekintza Plana diseinatzea. Horixe Pasaiako Udalaren asmoa. Horretarako, parte hartze prozesua abiatuko dute, herritarren partaidetzarekin, eta gaian adituek gidatuta.
Hurrengo hamarkadan udalerriaren garapena markatuko duen prozesua adostea da asmoa, ingurumen teknikari Joana Larrea Auzokoak azaldu duenez: “kaleak nolakoak izan behar duten, haur, heldu eta gazteek zein zerbitzu beharko dituzten, emakumeen berdintasuna nola lor daitekeen, ingurua nolakoa izatea nahi den, energia eta ur kontsumoa nola murriztu dezaketen edo komertzio eta enpresetako enplegua eta dinamismoa nola bultza daitekeen”.
Horretarako, lehenik eta behin diagnostiko bat egingo dute, “herrian dauden indargune eta ahulguneetatik abiatuz etorkizunean zein Pasaia nahi den irudikatzeko”, eta ondoren osatuko dute Iraunkortasun Plana, “hurrengo urteetara begira udalerriak modu iraunkorrean aurrera egin dezan tresna lagungarria” izan nahi duena.
Parte hartze saioak irailean eta urrian izango direla aurreratu du udalak, baina badago aurretik parte hartzerik,
Internet bidez Pasaiako parke, udal eraikin, mendi, itsaso edota energia, hondakinak, berdintasuna… adierazten dituzten argazkiak irailaren 13a baino lehen igoz.