"Busti Zaitez esklerosi anikoitzaren alde". Hala dio uztailaren 9an gaixotasun horren alde egingo den ekintzaren leloak. EAEko hainbat hondartza eta igerilekuetan burutuko da, tartean, Errenteria-Oreretako Fanderia igerilekuan.
foto: E.Moreno Esquibel
“Busti Zaitez esklerosi anikoitzaren alde”. Hala dio uztailaren 9an gaixotasun horren alde egingo den ekintzaren leloak. EAEko hainbat hondartza eta igerilekuetan burutuko da, tartean, Errenteria-Oreretako Fanderia igerilekuan.
Eugenia Epalza Fundazioak antolatzen duen XX.edizioa da hau. EAEko 80 herrialdeetan emango da aurrera uztailaren 9an, tartean Errenterian. Esklerosis Anikoitza duen jendearekin sentsibilizatzeko eta era berean hartaz informatzeko milaka pertsonek parte hartzen duten ekintza da uztailaren 9an burutuko dena. Igerileku zein hondartza desberdinetan ekintza sinboliko bezala igeri egitean datza. Egunaren amaieran, egin diren metro guztiak kontatzen dira. Antolakuntzak stand bat jarriko du, gainera, informazioa banatzeko, baita Kukuxumusuk diseinatutako produktuen salmenta: motxilak, txanoak, zapiak, kamisetak…
Esklerosi anikoitza
Esklerosi anikoitza, batik bat, 18-35 urte bitarteko gazteei eragiten dien gaixotasun neurologikoa da, jatorria eta konponbidea zehaztu gabe duena. Ez da kutsakorra, ez hereditarioa ezta mortala ere, baina kronikoa da.
Eugenia Epalza Fundazioa esklerosi anikoitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko egiten du lan. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Onura Publikorako izendatuta dago. Errehabilitazio integralerako eta bestelako gaixotasun neurologikoetarako zerbitzuak eskaintzen ditu. Horretarako kanpaina ugari antolatzen ditu, gizartea sentsibilizatu eta gaixotasunean inbertituko den etekin ekonomikoa lortzeko.