Pasa den astean pista batzuk plazaratu zituen Jai Batzordeak, baina jada eskuekin hartu daiteke Errenteria-Oreretako jaien programa.
Udalbatzako ordezkariak 2017ko madalenetako programa eskuartean dutela
Pasa den astean
pista batzuk plazaratu zituen Jai Batzordeak, baina jada eskuekin hartu daiteke Errenteria-Oreretako jaien programa.
Uztailaren 21etik 25era jaiak izango dira Errenterian eta gaur erakutsi duten lehen aldiz programa udalbatzako alderdietako kideek. Uztailaren 5, 6 eta 7 goizetan herritarrei banatuzko dizkietela adierazi dute. Udal eraikinetan ere eskuragarri egongo dira eta baita udaleko webgunean ere. Auzo elkarteek auzoetara garraiatuko dituzte eta Oarso aldizkariarekin batera ere banatuko dira formatu txiki eta handiko programak. Guztira 9.400 ale atera dituzte.
Jai Batzordearen baloreetan oinarrituta antolatu direla gogorarazi dute, errespetua, parekidetasuna eta aniztasuna kontuan hartuta, hain zuzen. Balore hauen baitan, eta batez ere parekidetasunaren bueltan, lanketa bat egiten ari dira. Eraso sexisten aurkako kanpaina zein protokoloa martxan dela adierazi dute. Bihar bertan, jaiak berdinzaleagoak izateko
hausnarketa kolektibora deia luzatuta dago. Era berean, jaietan zehar auzoetara bideratutako autobus zerbitzuak egongo direla gaineratu dute. Zehatzago azalduko dute aurrerago.
Parte hartzaileak, herritarrak
Jai Batzordean 35 elkarte bildu dira aurten eta 160 ekitalditik gora antolatu dituzte. Guzti horretan txupinazioa era desberdinetan bizitzeko aukera eta kontzertuen eskaintza anitza azpimarratu dute. Amaia Urdanpileta eta Joxin Arrigek gidaturiko
Oinez proiektua omenduko dute txupinazioan bertan, haiek botako dute txupina. Bezperan ekitaldia egingo aie eta jaietako kartel irabazleari ere bertan emango diote saria.
Egun horietan festaz gozatzen ari den herritar orori gonbidapen bat eginez amaitu dute agerraldia. Jaiak eta gozamenak denon artean konpartitzeko “erreportari lanak” egin ditzaten eskatu diete, #madalenak2017 traola erabiliaz, argazki, bideo zein esaldiak zabal ditzaten sare sozialetan.