Herritarren beharrei erantzuteko moduan kalitatea handitu nahi du Errenteria-Oreretako Udalak. 2018.urte hasieran jarriko da martxan Zu! Zure Udala deituriko arreta zerbitzu berria.
Herritarren beharrei erantzuteko moduan kalitatea handitu nahi du Errenteria-Oreretako Udalak. 2018.urte hasieran jarriko da martxan
Zu! Zure Udala deituriko arreta zerbitzu berria.
Errenteria 2025 lan Estrategikoaren barruko lan ildoetako bat “ongi konektatutako herria” da eta horren harira hasi zen arreta zerbitzu integral bat abian jartzeko beharra. Herritarrekin erlazionatzeko erabiltzen den antolaketa zerbitzua aldatzea proposatu zen eta horren emaitza da
Zu! Zure Udala proiektua: “Administrazio moderno eta eraginkorra izatea nahi dugu, gardena eta hurbila”, diote.
Besteak beste, herritarra udalera joatean puntu bakar batetik pasatzea lortuko dute, bere eskura izango baitu profesional bat tramite guztiak bideratuko dizkiona: “Paperak izatea mugituko direnak, eta ez herritarrak”. Era berean, tramite guztietan formatutako 8 pertsonek emango dute arreta eta espazio fisikoa ere aldatuko da. Oraintsu, aldaketa batzuk egiten ari da Udala, sail eta azpisailak lekualdatzen. Proiektuak, bere irudi propioa ere sortu du, “sinbolismo propio bat sortzearren”.