Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduren ustez Lezoko Udala "noraezean" da

Legealdiaren erdian, balantzea egin du koalizio abertzaleak, eta aldizkari baten bidez lezoar guztiei helarazi die.

olatz mitxelena
Lezo
2017/07/06
lezo.ehbildu

Ainhoa Intxaurrandieta eta Mikel Arruti, Lezoko EH Bilduko kideak.

“Noraez eta gorabehera handiko bi urte” izan dira legealdiko azken biak, Lezoko EH Bilduren iritziz, eta EAJ-PSE-EEri “gutxi batzuen interesen arabera, arduragabekeriaz eta gezurrez betetako legealdia” aurrera ematea leporatu die. Salatu dutenez, “gai nagusietan erabakiak Lezotik kanpo hartu dira” eta “lezoar guztien diru publikoa gutxi batzuei mesede egiteko” erabiltzen ari direla salatu dute. EAJ “udal kontratu handienak garestitzen” ari dela salatu dute, “aurrezkiak xahutzen, eta udalaren etorkizuna baldintzatzen” ari dela deritzote, eta guztia “lezoarrei eta hauen beharrei bizkar emanda” egin izana deitoratu dute. Adibide batzuk ere aipatu dituzte, hondakinen bilketa eta kale garbiketa zerbitzua kasu. Zerbitzua garestitu ez ezik,  bilketaren kudeaketa eta kontrola mankomunitatearen esku utziko dutela salatu dute, “herritarrei galdeketa egitea guztiz baztertuz”. “Inprobisazioa, informazio falta eta gardentasun eza gobernuaren jardueraren ezaugarri nagusiak ditugu”, adierazi du koalizio abertzaleak, eta erabakiak ezohiko plenoetan hartzen dituztela salatzeaz gain, herritar eta elkarteekin elkarlanerako diren batzordeetara ez direla joaten salatu dute. Gobernuak euskararekiko duen jarrera ere salagarria da EH Bilduren ustez: “Gobernu bilerak gaztelera hutsean izaten dira, udalak egindako ia txosten guztiak gazteleraz egiten dituzte”. Horrez gain, txostenak euskaraz eskatzen dituztenean, zailtasunak dituztela eta beti berandu jasotzen dituztelako kexatu dira. Bestalde, “herri mugimenduaren lana zikintzeko asmoz”, azkenaldian gezurretan aritu izana leporatu diote gobernu taldeari, san joan bezperan ezezagunek Zubitxo errekara bota zuten edukiontziaren harira gertatu zirenak gogora ekarriz. Baina balantzea ezkorra izanda ere, adostasunetara iristeko prestutasuna agertu du EH Bilduk, eta Kepa Garbizu alkate zela zabaldutako bideari eusteko eskatu dute. ” Lezoren etorkizuna inoren eskutan utzi gabe, herriko gaiak lezoarrekin landu eta erabaki behar ditugula uste dugu”, esan dute, eta “aurrerantzean elkarlanerako bide gehiago” zabalduko dituztela iragarri dute. Bien bitartean, herritarren iritzi, ekarpen edo bestelakoak posta elektroniko bidez bidaltzeko eskatu diete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.