Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zenbat eta nola aldatu den Errenteria-Orereta 30 urtean

Hiri paisaiak izeneko erakusketa abiatu dute, 1982tik hona Errenteriak izan dituen aldaketak ezagutarazteko.

Ainhoa Mariezkurrena
Errenteria-Orereta
2017/07/06

Hiri Paisaiak erakusketa Xenpelar Etxean ikusgai

Hiri paisaiak. Aldaketaren anatomia. Errenteria 1982. Izenburu hori jarri diote Xenpelarren, atzo, hilak 6, inauguratu zuten argazki erakusketari. Madalenen bueltan ohikoa den erakusketak hiria bera hartu du hizpide aurten. Duela 30 urte zena eta gaur dena konparatuz, historia bera erakusten dituzte argazkiek. Udaleko postara modu anonimoan argazki zaharrak iritsi zitzaizkiela kontatu du Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziak eta aprobetxatu egin behar zirela gaineratu du. Irudi horiek, 1980ko hamarkadako Errenteriakoak dira, gehienbat. Herrian gaur arte egon diren hirigintza aldaketak ikusteko balio izan die. Hala nola, orduko eta oraingo argazkiak konparatzen dituzte erakusketan, leku bera bi modu desberdinetan erakutsiz: topoaren Galtzarabordako geltokia, Kaputxinoetako parke-behatokia, Gabierrotako Nafarroa parkea, Oiartzun ibaia, Paisa, Lino eta Mantas fabrikak eta haien eraispena, Iztieta pasealekua… “Memorian ez dauden paisaiak” ezagutaraztea da helburua, hala diote Lopez de Etxezarreta eta Ion Collar zinegotziek. Haiek aurkeztu zuten atzo erakusketa: “Gutxi dirudien arren, 30 urtean gauza asko aldatzen dira, argazki horiek historia erakusten dute”. Errenteria nolakoa zen eta den erakusten du, baita “industrializazioak utzitako hutsuneak nola joan diren betetzen”. Ildo beretik, herritar oro animatu nahi dute dituen argazkiak bertara eramateko. Ordenagailua bertan daukate edozein unetan eraman nahi izanez gero. Bertaratzen denak argazki guztien kopia eskura duela ere gaineratu dute: “Guztion artean berreskura dezagun herria”. Hilaren 29ra arte egongo da ikusgai Xenpelar Etxean, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara. Unea bizi zutenekin hitzaldiak Argazki erakusketaz gain, bi hitzaldi antolatu dituzte garai haietan herriak izan zuen aldaketa urbanistikoa hobe ulertzeko, baita gizarte mugimenduek sortutako alternatibak ezagutzeko. Lehen pertsonan bizi zuten bi lagunekin kontatzen dute horretarako: Enrique Ponte Ordoqui udal arkitekto ohia eta hiri Antolamendurako Plan Orokorraren zuzendaria, eta Angel Martin Ramos Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna eta auzo elkarteen Hirigintza Koordinakundeak eskatuta hirigintza-txostenaren egileetako bat. Lehenak, hilaren 13an emango du hitzaldia: Un breve recorrido por su historia urbana. Eta bigarrenak, hilaren 14an: Transicion y cambio urbano en Errenteria. Biak 19:00etan Xenpelar Etxean bertan. Moderatzaile lelanetan Calia Lana arkitektoa arituko da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.