Egileei hausnartzeko eskatu die udalak, "Beren jarrerek guztion elkarbizitzan eragiten dutelako".
Erabat kiskali dira edukiontziak.
Udalak jakinarazi duenez bi edukiontzi erre dituzte gaur goizean, Plazeta futbol zelaiaren inguruan, 06:00etan. Gertaera salatu du udalak, “ekintza horien ondorio eta kostuak herritar guztiengan dutelako eragina”.
Zentzu horretan, egileei hausnartzeko eskatu diete, beren ekintzen elkarbizitzan ez ezik, herritarren egunerokoan ere eragiten dutelako, eta kostuak guztion artean ordaintzen direla gogorarazi dute.
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, duela egun batzuk gauza bera gertatu zen Oiartzunen, ia ordu berean.
Erretako edukiontziak dagoeneko ordezkatu dituztela iragarri dute baita ere.