Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak Basileako (Suitza) abesbatza bat gonbidatu du Errenteria-Oreretan kontzertu bat ematera, ‘Kammerchor Notabene’, abesbatza, hain zuzen. Bihar izango da Basilikan, arratsaldeko 20:00etan.
16 pieza aurkeztuko ditu Suitzako abesbatzak bihar, hilak 7. Christoph Huldik zuzenduko du denbora librean musika korala sortzen aritzen den talde hau. Balio anitzekoa eta sormen handiko talde gisa definitzen dira. A-capella kantatzen dute gehienetan, musikarik gabe, instrumentuak ere sartzen dituzte noizbehinka. Gradon (Italia) jaso zuen abesbatzen sari nagusi internazionala eta bigarren saria Suitzako eliteko abesbatzen kategorian. Danimarka, Alemania, Frantzia, Holanda, Italia, Austria eta Hungarian egon da eta bihar, Errenteriara datoz.