Txosna beganoa, bola erraldoiaren entzierroa eta sokamuturraren aurkako protesta antolatu ditu jaietarako Askekintzak.
Madalenak gero eta hurbilago daude eta hamaika dira haien inguruan lanean ari diren elkarteak. Askekintza da horietako bat, eta txosna beganoarekin batera, mezu antiespezista zabalduko du aurten ere. Txosna beganoa hilaren 21etik 25era izango da zabalik, eta bertan elikagai %100 begetalak eskainiko dituzte, baita edari etikoak ere.
Iaz antolatutako bola erraldoiaren entzierroa errepikatuko du, bestalde, aurten. Hilaren 23an, igandearekin, egingo du 07:00etan, “inor esplotatu gabe, festaz gozatzeko”. Lekua aldatu dute aurten, eta Pablo Iglesias kalean izango da bola erraldoia aurrean jartzen zaizkion ausartei segika. Protestarako tartea ere izango du Askekintzak, izan ere, hilaren 24an sokamuturraren aurkako protesta antolatu du 07:00etan.
Bola erraldoiaren entzierroa Pablo Iglesias kalean egingo dute aurten.