Gipuzkoako txapelketa Batelerentzat
Borroka estua izan da Hibaika eta San Juan artean; mutiletan, Oriok irabazi du txapelketa, Hondarribiaren aurretik.
San Juanek, oso estu, baina garaipena lortu zuen atzo Getarian. Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen han arratsean eta Hibaikako neskak iazko garaipena errepikatzeko grinaz uretaratu ziren. Bi segundo eskas baino ez ziren egon Oarsoaldeko bi traineruan artean, baina titulua, aurten, Batelerentzat izan da. Orio izan zen hirugarrena txandan, eta baita sailkapenean ere, baina 22 segundora. Tarte handiarekin, beraz. Lehen txandan Hernanik irabazi zien Arraun Lagunak eta Donostiarrari, hurrenez hurren. Mutiletan, Oriok Hondarribiari irabazi Mutilen estropada Oriok irabazi zuen, eta haren atzetik, Hondarribia, Donostiarra eta San Juan helmugaratu ziren, hurrenkera horretan. Orio eta Hondarribia ziren faborito nagusiak, denboraldiaren hasieratik fin ari direlako Salsamendiren mutilak, baina Ama Guadalupekoak gertu izan zituzten estropada guztian, lehian estuan, batez ere hasierako bi luzeetan. Bukaeran handitu egin ziren aldeak, eta azkenerako sei segundoko aldez irabazi zuten Oriotarrek. Hirugarren sailkatua, askorentzat ezustean, Donostiarra izan zen, bigarren txandako garailea, eta KAE 1 ligako liderra. Laugarrena San Juan izan zen atzo, eta San Pedro bosgarren.