Atlantikaldiaren barruan emanaldia eskaini zuten atzo Oiartzun ibaian DJ Makalak eta Denis Barzaga perkusionistak.
Udal ordezkariak eta aurtengo Atlantikaldian parte hartuko duten eragileak.
Irailean helduko da Atlantikaldia Kultur Topagune eta Musika Jaialdia, baina dagoeneko hasi da motorrak berotzen. Atlantikaldiaren barruan emanaldia eskaini zuten atzo Oiartzun ibaian DJ Makalak eta Denis Barzaga perkusionistak. Jende andana bildu zen Iztietara lehen Itsagora Fest jaia jarraitzera. Aurtengo Atlantikaldiaren babesle den Mahalak Iztietara hurbildu ziren lehen 200 lagunei izozkiak banatu zizkien. Ur gainean kokatuko oholtza berziaren gainean egin zuten kontzertua Makalak eta Barzagak.
Antolatzaileen hitzetan, atzokoa, itsas topaleku bikain eta borobila izan zen.