Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oreretako gazteak askatzea eskatzeko manifestaziora deitu dute larunbatean

Txozna gunetik abiatuko da manifestazioa 20:00etan joan den martxoan Iruñean atxilotu zituzten lau gazte oreretarrei elkartasuna adierazi eta espetxean dauden hiruren askatasuna eskatzeko

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/07/17
Atzo arratsaldean Herriko Plazan egindako elkarretaratzea.

Gazteen atxiloketa salatzeko Oreretako 4ak askatu plataformak deitu zuen lehen elkarretaratzearen irudia.

Oreretako 4ak askatu plataformak deituta, manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan larunbatean, jaien bigarren egunean.Txozna gunetik abiatuko da manifestazioa 20:00etan joan den martxoan Iruñean atxilotu zituzten lau gazte oreretarrei elkartasuna adierazi eta espetxean dauden hiruren askatasuna eskatzeko (laugarrena adin txikikoa da eta atxilotu eta gutxira utzi zuten aske). Iruñeko kartzelan daude hiru gazteak baina edozein unetan Madrila eraman ditzaketela esan dute manifestazioaren deitzaileek. Oreretako gazteen espetxeratzea “estatu errepresioaren barnean” kokatu dute: “Errepresio kasu hau, estatuak erabiltzen dituen hainbat eta hainbat errepresio kasuren barnean ulertu behar dugu, klase interes batzuk defendatzeko burutzen duen errepresioa, hau da, kapitalismoa mantendu eta arrisku bat izan daitezkeen langile klasetik sortutako mugimendu ezberdinak zapaltzeko. Gazteri borrokalariaren artean mugimendu hauek sortzen duten talka garbi gelditzen da”. Oreretako lau gazteen kontrako auzia, “muntai lotsagarria” dela gaineratu du plataformak: “Bahituta dituzte inongo probarik gabe eta terrorismoa egotzi diete gazteri borrokalaria beldurtu eta kriminalizatzeko”. Oreretako lauak askatu leloa izango du manifestazioak. Espetxeratuta dauden hiru gazte oreretarrak “berehalako askatasuna” ezinbestekoa dela oraintxe bertan gaineratu du plataformak, baina auziperatua dagoen laugarren gaztea, adin txikikoa,  ez dutela alde batera utziko esan du, “Oreretako 4ak Askatu plataformaren helburua lau auziperatuen askatasun osoa baita. Deialdia Orereta osora, Euskal herrira, eta estatuan zein harago kokatzen diren kolektibo, antolakunde, alderdi eta norbanakoengana zabaldu nahi dugu, elkartasunak ez baitauka mugarik”. Sinistuta daude gainera, “herri mobilizazio indartsu batek” bakarrik lortuko duela lau gazte oreretarrak “jasaten ari diren injustiziarekin” amaitzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.