Kioskoa defendatzeko, frontenis txapelketa egiten hasi dira Lezoko Goiko Plazan. 32 bikotek eman dute izena. Atzo egin zituzten lehen lehiak.

Atzoko partida baten irudia.
Kioskoa Bizirik I. Frontenis Txapelketa egiten hasi dira Lezon. Atzo jokatu zituzten lehen partidak. Lehiaren izenak garbi dio: Lezoko Goiko Plazako kioskoan lanean zebiltzan gazteek eurentzako espazioa behar dutela aldarrikatu nahi duten txapelketarekin.
Txapelketan, orotara, 32 bikotek eman dute izena, beraz, 64 lagun ari dira kioskoaren alde erraketei eraginez. Goiko plazako pilotalekuan dira partidak, nola ez, kioskoa zegoen tokiaren ondo-ondoan. Arratsaldean dira; atzokoak, adibidez, 19:00etan hasi ziren.
Atzo. beroari aurre eginez jokatu zituzten lehen lehiak, giro onean.
Lotutako albisteak