Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Publifikazioa txalotuta, langileekiko begirunea eskatu du LAB-ek

Udalak hartutako publifikazio erabakiarekin ados egoteak ez duela esan nahi bere kudeaketa begi onez ikustea argitu du, bestalde, sindikatuak, "beste behin ere kaltetuak berdinak direlako, langileak. Eta hori onartezina da".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/07/20
LAB sindikatuak publifikazioa txalotu eta langileekiko begirunea galdegin du.

LAB sindikatuak publifikazioa txalotu eta langileekiko begirunea galdegin du.

TAO zerbitzuaren publifikazioa dela eta sortu den gatazkaren harira, prentsa oharra zabaldu du LAB sindikatuak. Berak ez duela azpikontratatutako enpresan ordezkaritzarik baina “ardura sindikala” baduela esan du sindikatuak, eta azken egunetan entzundako mezuekin eztabaida nagusia desbideratu nahi izan dela iritzi du, eta beste kasu batzuetan, erantzukizuna alde batean soilik kokatu nahi izan dela. Pribatizazio prozesuak beti salatu eta borrokatu dituela esan du, “ondorioz, publifikazio zein errebertsio prozedurak txalotu egiten ditugu”. Hartara, begi onez ikusi du sindikatuak udalaren erabakia: “Garai bateko erabaki oker batek, pribatizazioak, eragin handia izan du urte hauetan guztietan diru publikoaren gestioaz mintzatzen baldin bagara, gehien bat enpresa pribatu bati, (Estacionamientos y Servicios SAU, EYSA), eman zaiolako diru publikoa, bere interes nagusia haien negozioa izanik zerbitzu publikoaren aurretik”. Egoerarekin enpresa atera dela irabazten orain arte gaineratu du LABek, “enpresari ere, bada, ez al diogu eskatuko erantzukizunik langile hauen etorkizuna bermatzeko? Ez da bidezkoa. Enpresak, udalak bezala, zer edo zer egin beharko luke egoera bideratzeko, gehienen ahotan udala baita arduradun bakarra, eta guk ez dugu horrela ikusten”. Udalak hartutako publifikazio erabakiarekin ados egoteak ez duela esan nahi bere kudeaketa begi onez  ikustea argitu du, bestalde, sindikatuak, “beste behin ere kaltetuak berdinak direlako, langileak. Eta hori onartezina da”. Lana galduko duten bederatzi langileek ez dute pribatizaziotik inongo onurarik atera LABen esanetan, enpresak eta udalak ordea bai: “Bata aberastu delako eta besteak aurreztu egin duelako. Bitartean langileak lan baldintza duinak borrokatu behar izan dituzte. Orain ordea, eta langileen borrokari esker, udalak zerbitzua garestiago ateratzen zaiola ikustean, bederatzi langile hauen etorkizun ardura hartu ez eta zerbitzua bere egingo du udalak”. Tao eta garabi zerbitzuak beregain hartuko zituela jakinarazi zuenean udalak azaldu zuen, prozesuak langileei eragitekotan  Oarsoaldeko hainbat enpresekin enplegu plana jarriko zuela udalak abian. Oarsoaldea Garapen Agentziak gauzatuko luke, eta egun TAO eta garabi zerbitzua eskaintzen duten enpresetako langileentzako prozesu pertsonalizatu bat litzateke. Enpresei laguntzak emango litzaizkieke pertsona horiek kontratatzeko, udalak esan zuenez eta plan horrek, 200.000 euroko aurrekontua izango luke. Azken hori ez da nahikoa LABen ustez, “ez baitu bermatzen langile hauen etorkizuna, eta gutxiago orain arte lortutako lan baldintzak”. Erantzukizuna konpartitua den zalantzarik ez du: “Zerbitzu publiko bat egiteagatik aberastu delako enpresa aukera berdintasuna, euskara, eta gardentasuna bezalako irizpideak izan behar dituen zerbitzu publikoaren gutxienekoak bete gabe; eta erantzukizunik ez hartzeagatik udala”. Hortaz, publifikazioa txalotu du sindikatu abertzaleak eta erabakia gainontzeko zerbitzuetara zabaltzea eskatu du, “bereziki prekarioen dauden zerbitzuetara, eraikin publikoen garbiketa zerbitzua, edota etxez etxeko laguntza, kasu”. Enpresari langileez arduratzea galdegin dio, “orain arteko baldintzetan birkokatuz langile hauek”, eta udalari berriz, interbentzioa egin dezala langile horiek orain arteko baldintzetan lanean segi dezaten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.