Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Basagaitz Gereño: "Hasi zaizkigu turistak iristen, baina ezer gehiago ez da aldatu"

Deustuko Unibertsitatean irakaslea da Basagaitz Gereño Omil sanjuandarra, Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean, Turismo departamentuan; ikerlari ere ari da, Turismoaren Behatokian.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/07/21
Basagaitz Geren?o

Basagaitz Gereño, ikerlari eta irakaslea.

Deustuko Unibertsitatean irakaslea da Basagaitz Gereño Omil sanjuandarra, Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean, Turismo departamentuan; ikerlari ere ari da, Turismoaren Behatokian. EAEk turismo gehiago har dezakeela ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzak turismoaren jasangarritasuna neurtzeko egin berri duen ikerketak. Ados? Bai, ni guztiz ados nago. Saturazioaren gaineko albisteak egunero entzuten ditugu, baina, nik uste dut horiek lotu direla gehiago gizartearen pertzepziora. Orain arte ez zegoen ikerketa sakonik eginda. Egon diren albiste gehienak, pertzepzioari lotutako albisteak izan dira. Garrantzitsua da hori jakitea. Saturazioa ematen da zonalde konkretu batzuetan, adibidez, Donostian. Donostian badugu saturazio hori, baina kale batzuetan, ez leku denetan. Duela pare bat urtetik ari dira neurtzen saturazioa edo jasate ahalmena Euskal Herrian. Hartu dituzte leku batzuk, hiriburuak eta zona turistikoenak izan daitezkeenak, Donostia eta Zarautz adibidez, eta ondorioa da turismo gehiago har dezakegula. Herritarrek turismoari dagokionez ez dutela saturaziorik antzematen dio ikerketa berak. Leku jakin batzuetan, saturaziotik gertu egon daitezke, bai, baina orokorrean, ez gaude. Gainera, orain, iniziatiba desberdinak hartzen ari dira saturazio hori gerta ez dadin. Nire ustez gehiago da pertzepzioa. Jasate ahalmenaz ari gara hitz egiten, eta pertzepzio hori kontuan hartu beharreko gauza bat da, baina elementu askoz gehiago daude; ekonomikoak, ekologikoa, soziala… ikerketak egin behar dira, eta ezin dugu hitz egin pertzepzioen gainean. Adierazle guztiak jarri behar dira jokoan. Ikuspegia integrala izan behar du. Baina eztabaida mahai gainean da eta irudi deigarriak ere zabaldu dira, Gaztelugatxeko argazki jendetsua kasu. Badaude momentuak. Leku denetan ibili den Gaztelugatxeko argazki horretan argi ikusten da, adibidez. Baina joan gaitezen Gaztelugatxera Aste Santua ez denean, urtarrilean. Zer gertatzen da egun arrunt batean? Albiste hauek beti oporraldiak gertu daudenean ateratzen dira, bisitari gehiago jasotzen ditugunean. Pertzepzioari kasu egin behar zaio, eta hartu behar dira iniziatibak gauzak bere onetik ez ateratzeko, baina pertzepzio hori,  orokortu egin den sentsazioa bat da, okerra. Pertzepzioak pertzepzio, datuak esanguratsuak dira. Turismoa eragile ekonomiko gero eta garrantzitsuagoa da. Aurten, lehen lauhilekoan 97.000 lanpostu inguru sortu omen dira turismoari lotuta. Turismoaren igoera %8,8koa da iazko datuekin alderatuta. Hori kontuan hartu behar dugu. Turismoa dugu, eta horrek bere alde txarra du, baina baita ona ere. Hori da balioan jarri behar dena. Atzo [astearteagatik], turismoaren kontrako manifestazioa egin zuten Donostian, eta nik nahiko nuke jakin manifestazio horretara joaten direnek ea turismorik ez duten egiten. Askotan, hori gertatzen da, turismoa gure herrira iristerik ez dugu nahi, baina gu joaten gara beste lekuak bisitatzera, kontziente izan behar dugu hortaz. San Pedron ere bada pintaketa bat, ‘Turist go home’ dioena. Non eta San Pedron… gehiegizkoa iruditzen zait, moda antzeko bat. Gu beste herriak bisitatzera joaten garenean horrelako pintaketa bat ikustea ez zaigu gustatzen. Azkenean turista horrek dirua uzten du, gehiago edo gutxiago baino kontsumo bat egingo du, eta denoi gustatzen zaigu harrera abegikorra kanpora goazenean. Pasatzen ari garela iruditzen zait.
«Orain arte garatu diren estrategiak kuantitatiboak izan dira» «Milioi bat turista jasotzera iritsi ginenetik kalitatean pentsatzen hasi gara» «Gure herrira iristerik ez dugu nahi, baina gu joaten gara beste lekuak bisitatzera»
Kontraesanez beteriko eztabaida da, askotan. Zaldieroak aste honetan turista bat margotu du, turismo bulegoan, turistarik gabeko hondartzengatik galdezka… Hori da. Ni ez naiz turista, ez zait gustatzen turismoarekin topo egitea, baina ni joaten naiz. Goazen kontuan hartzera zer nahi dugun eta zer eskatzen ari garen. Nik uste dut turismoaren sektorea oso pozik dagoela, eta beti eskatzen duela gehiago. Kontua da orain ari garela pasatzen kuantitatiboagoa den datutik, kualitatiboagora. Iraunkorragoa, turista sentikorragoa… hori da behar duguna. Horretarako, baina, estrategia bat behar izaten da. Ba al da? Orain arte garatu diren estrategiak kuantitatiboak izan dira. Beti izan gara leku turistikoa, baina nahia, beti, gehiago haztekoa izan da. Feria gehiagora joan, helmuga turistikoak saldu eta turista gehiago erakarri. Milioi bat turista jasotzera iritsi ginenetik, eta azkeneko datua milioi bat berrehun milatik gorakoa da, kalitatean pentsatzen hasi gara. Gipuzkoako Foru Aldundia ikerketak eskatzen hasia da, baita Euskal Basque Tour eta Eusko Jaurlaritza ere. Gero eta garrantzia gehiago ematen ari zaio produktu egokiagoak sortzeari. Hedapena bultzatzen ari da.  Deszentralizazio tenporala, hau da Aste Santutik eta udaratik kanpo turista gehiago lortzea, eta baita deszentralizazio territoriala ere. Horregatik azkeneko iniziatiba, Pasaia ere barne hartzen duena, Explore San Sebastian Region. Turista denak joango dira Donostiako Parte Zaharrera, hori ezin da ekidin, baina saihestu dezakegu denbora osoan bertan egotea, eta lurraldearen beste tokiak bisitatzera bultzatu. Oarsoaldeari erreparatuta, nola ikusten duzu zuk egoera? Nik uste dut egoera positiboa dela kontuan hartu gaituztelako. Zer esan nahi dut honekin? Aldundiak, adibidez, beharra ikusi du. Donostiaren deszentralizazio horretan beste lekuak bultzatu behar ditu, eta gu mapa horretan gaude. Euskal kostaldea bezala saltzen digute, xarma duten herrien artean kokatu dute Pasaia eta batez ere Donibane. Momentua egokia da. Turismoaren gorakada, deszentralizazioaren beharra… guretzat aukera ona da. Zer gertatzen da? Errealitatea zein da? Orain hasi zaizkigula turistak iristen, baina ezer gehiago ez dela aldatu. Sektore turistikoan lan egiten dutenak, dendak, ostalaritza… egokitzen ari dira, bakoitzak ahal duen moduan. Ikusten dugu gosarietako informazioa lau edo bost hizkuntzatan, baina gauza horiek denak bakoitzaren iniziatiba pribatu  dira. Ari gara egokitzen egoera berri honetara, baina bakoitzak ahal duen moduan funtzionatzen du, estrategia integral bat gabe, eta kudeaketa zehatzik gabe. Nik ez dut ikusten elkarrizketa ematen denik goitik behera, Eusko Jaurlaritza eta aldundia udalekin, eta udalak sektorearekin eta biztanleriarekin. Gero eta bisitari gehiago ditugu, baina hemen denak jarraitzen du berdin. Adibidez, Donibanen, hondakinak jasotzeko ordutegiak ez dira aldatu, eta asteburuetan, justu bisitari gehien izaten ditugunean, zakarrontziak eta edukiontziak gainezka egoten dira eta hondakinak ez dira biltzen. Bidasoan, akaso, tradizio handiagoa du sektore turistikoak. Bi bailarak alderatuta, zer nabarmenduko zenuke. Bidasoan hobeto prestatuak daude, hori ziur. Tradizioa dute eta kudeaketan hobeagoak dira, eskarmentua dutelako. Gakoa ere hori da, kudeatzen jakitea. Turismotik irabaziak jasotzea eta gizartea edo bertakoak irabazi horietaz kontziente izatea. Irabaziek herritarren bizi kalitatea hobetuko duten gauzetan inbertitu: parkeak, espaloiak… Irabaziak herrian inbertitu behar dira. Hondarribian hori egiten badakite. Ez dago bi eskualdeak alderatzerik. Beraz, Oarsoaldeak badu zer ikasi Bidasotik. Nik uste dut baietz. Oarsoaldean, baita Irunen ere, turistez baino txangozalez hitz egin beharko genuke. Hemen, adibidez, [Pasaiaz ari da], geroz eta gehiago jasotzen ari gara, San Sebastian Region horren eragina nabaritzen da, baina gehien etortzen zaizkigunak txangozaleak  dira, gertuko bisitariak; eguraldi ona egiten badu igeri egitera etortzen direnak… ingurukoak. Oarsoaldean, txangoan datozenei begira lan egin behar, beraz. Bai, turistentzat baino gehiago. Donibanen, orain, turismoa ez da arazoa. Guztiz kontrakoa, kanpoko jendea etortzeak beste erakargarritasun bat ematen dio herriari. Turismoa erakartzeari begira, bai Oarsoaldean, baita Bidasoan ere, zein dira, zure ustez, indarguneak? Herriek duten xarma, bakoitza bere aberastasunekin. Herrietako alde zaharrek erakusten duten historia dago, urteetan jorratzen joan dena, eta eraikinen bitartez-eta islatzen dena.  Gainera, Donostiak orain saldu nahi duen kalitatezko turismo horretan, gastronomia, kultura eta natura da batez ere saltzen duena, eta nik uste dut gauza horiek guztiak baditugula. Itsasoa, baserria, nekazari mundua… baditugu indarguneak, orain bultzatu nahi diren politikekin bat datozenak. Eta hutsuneak? Batetik kudeaketa. Ez gara oraindik jarri horretara. Kontziente izan behar dugu joera, seguruena, goranzkoa izango dela, eta horri aurre egin behar zaio. Ikerketa gehiago beharrezkoak dira, ikerketa zehatzagoak, tokian tokikoak. Bestetik, azpiegitura falta esango nuke, kasu gehienetan.  Nahiz eta Hondarribia eta Irun honetan hobe dauden. Azkenik, profesionalizazioa. Sektore honetan benetako profesionalak izatea garrantzitsua da, turismoaren berezitasunak-eta zeintzuk diren ezagutzea, eta horrekin lan egiten jakitea. Honek emango digu produktu on edo txar bat, eta arreta on edo txar bat. Kultur ondarean lizentziatua zara. Kultura eta turismoa lotzen dituzten proiektuen artean zuk zeintzuk nabarmenduko zenituzke? Nik uste dut orain aipatu beharrekoa Albaolaren proiektua dela. Albaola da, nik uste dut,  orain dugun proiektu izarra. Kristoren arrakasta izan du, eta ez naiz harritzen. Gure kultura, gure historia eta gure ondarea Albaolan islatzen dira. Proiektu bezala oso polita iruditzen zait, eta duen oinarria are ederragoa, Kanadarekin historikoki izan dugun harremana… Niretzako hori da produktua. Eta Bidasoan? Bidasoan, adibidez, erromatarrekin erlazionatutako museoak, Oiasso… niretzako horiek dira bultzatu behar diren produktuak. Hondarribian, bestalde, asko bultzatu duten beste gauza bat, ez dakit kontzienteki edo ez, gastronomia izan da, batez ere Frantziako txangozale horri begira, eta Irunen, merkataritza, edo shopping-a, turismoaren beste hanka. Gipuzkoan bigarren hiri handiena da Irun, eta nik uste dut horrek ere baduela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.