Hasi dira madalenak, iritsi dira. Txupinazoarekin egin du eztanda asteartera arte iraungo duen festa.
Txikienek hasi dute jaia. 16:30ean abiatu da Batuburrunba Zumarditik eta ordubete beranduago egin du eztanda Mila Koloretako Txupinazoak Koldo Mitxelena plazan.
Aurreko urteetan bezala hamarnaka lagun bildu dira jai batzordeak antolatutako herri bazkarian.
Saharako bederatzi haur uda pasatzen ari dira Oiartzunen
Txistularien Kontzertu Nagusia egin zuten atzo arratsean
Oiartzungo antzerki taldeak badaramatza urte batzuk lanean. Urtero antzezlan bat taularatzen dute, eta datorren ikasturtean pentsatzen hasi dira bertako kideak. Izena emateko epea zabalik dago.
Holi txupinazoan ehunka gazte bildu dira Gernika plazan. Ez da nagusia bezain entzutetsua, baina bigarren urtea izateko badu xarma. Handia gainera.
lau gazteak auzitegi arruntean epaitzea eta espetxean dauden hirurak aske uztea eskatu du gehiengo sindikalak.
Deustuko Unibertsitatean irakaslea da Basagaitz Gereño Omil sanjuandarra, Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean, Turismo departamentuan; ikerlari ere ari da, Turismoaren Behatokian.
Lanak hasi dituzte Herri Eskolan eta Gezalan. Lehenean estalkia jartzeko dira, eta bigarrenean aldagelak egiteko. Bi hilabetean eginak egongo dira.
Oinez Proiektua da aurtengo madalenen omendua