Lehenengo gurutzea, ondoren Ereintzako dantzariak, txistulariak, banda, herriko apaizak, eta hala nahi izan duten udalbatzako kideak —gaur, PSE-EE eta EAJkoak bakarrik—. Eta atzean herritarrak. Udaletxetik Maria Madalenaren basilikara prozesioa egin dute gaur goizean, Madalen Eguna da eta. Alkate soñua-ren notekin egin dute bidea, pausoa mantenduz, martzial.
Basilikara bidean gaua luzatu duenik ere ikusteko aukera izan da, batzuk gosaltzen, beste batzuk tragoskekin oraindik. Bakoitzak bere erara bizi ditu jaiak.
Behin basilikan, kalera atera da Errenteria-Oreretako zaindaria, patroia. Madalena. Boluntarioek basilikaren atarira atera dute haren irudia, eta dantza egin diote, ohorez, irmo. Bertan zegoen publikoa, emozionatu egin da. Baditu jarraitzaileak, sutsuak, prozesioak eta zaindariak. Fededunak, pozik.
Alderantzizko bidea egin dute ondoren, Herriko Plazaraino. Han, meza nagusira sartu dira nahi izan duten guztiak
Egun handia gaurkoa Errenteria-Oreretan. 10:30ean prozesioa egin dute, 12:00etan herri kirolen txanda Zumardian, 12:30ean buruhandi eta erraldoiak, 13:00etan pintxo-marianito musikatua Euskalgunean Eneritz Furyakekin, ordu berean Madalen Sarien banaketa Niessenen… Goi oparoa gaurkoa.
Arratsaldeko plater nagusia, 18:00etan Alabergatik hasiko den haur danborrada handia, eta Indio Rock musika jaialdia (hainbat tokitan. Aurrera jaiak!
Ondorengoak prozesioaren bideo eta irudiak. Baina bi aholku: ikusi atzoko txupinazo nagusiaren eta Holi txupinazoaren irudiak berriz ere. Ikusgarriak dira.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
1 /
22
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.