Etxean jokatutako estropadan ligako hirugarren bandera irabazi dute Batelerek.
EuskoTren Ligako lau banderetatik hiru irabazi ditu San Juanek, azkena Pasaian, atzo jokatutako Gipuzkoako Aldundiaren Banderan.
Estropada zirraragarria izan zen beste behin ere, San Juango eta Hibaikako emakumeen arteko lehia estua protagonista. Lehen bi luzeetan Hibaika izan zen aurretik, baina arrosek azken luzean lortu zuten abantaila, txikia, baina, 26 ehunenekoena baino ez.
Honenbestez, beren lidergoa sendotu San Juango neskek, 15 puntu pilatuta. Hibaikak 13 ditu, eta atzetik dituzte Orio 8 punturekin, eta Arraun Lagunak Donostia 4 punturekin.
Lau estropada jokatzeko, asteburuan dituzte hurrengo biak; larunbatean (hilak 29) Getxon, 18:00etatik aurrera, eta igandeko (hilak 30) Zierbanan 12:00etan.